Whatsapp E-maila Instagram

Heze Lantegia

Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.

Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak,  teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.

Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.

Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.

Bi-hilekoa: Dekorazio teknikak

Saio kopurua: 8

Iraupena: 24 ordu (3 astero)

Prezioa: 288€ + (15€-ko matrikula)*

Deskripzioa

Zeramikazko dekorazioaren bloke intentsiboan, gordinik eta bizkotxoz dekoratzeko tekniketan sakonduko dugu, lokatzaren lana bere egoera desberdinetan ikasteko. Tresna desberdinekin lan egingo dugu, azken emaitza aurkitzen lagunduko digutenak, dekoratu figuratiboagoetatik orbanetaraino. Engobeak, oxidoak eta esmalteak egiten ikasiko dugu. Hirugarren suaren teknikak landuko ditugu, hala nola kalkak eta lustreak.

Zerotik hasita lan egingo dugu, eta, aldi berean, modu espezifikoagoan jardungo dugu esperientzia handiagoa duten ikasleentzat. Prozesuaren zati bakoitza barneratzea eta materialekin autonomia lortzea da helburua, ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatuz.

*Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.

–Data: (API 2/9/16/23/30)+(MAI 7/14/21)

–Ordutegia: Asteazkenetan 18:00-etatik 21:00-etara.

BIMENSUAL_DECORACIÓN

Edukia

  1. Dekorazio-teknikei eta metodoei buruzko teoria.
  2. Gordinik dekoratzeko teknikak: esgrafiatzea, engobeak.
  3. Bizkotxoz dekoratzeko teknikak: oxidoak, erreserbak, udarea.
  4. Esmalte gaineko oxidoak bizkotxatzean.
  5. Cuerda seca azulejo-euskarriaren gainean.