Whatsapp E-maila Instagram

Heze Lantegia

Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.

Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak,  teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.

Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.

Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.

Bi-hilekoa: Prototipoak eta Moldeak

Saio kopurua: 8

Iraupena: 24 ordu (3 astero)

Prezioa: 288€ + (15€-ko matrikula)*

Deskripzioa

Multzo honetan, zeramikazko erreproduzio prozesuetara egokitutako igeltsuzko moldeak egiten ikasiko dugu. Prototipoak fabrikatzeko hainbat aukera ikusiko ditugu; jatorrizko eredu hori gero buztinez erreproduzituko dugu. Pieza originala prestatu, egin edo moldatuko dugu eta haren moldea egin ondoren, positibatzeko edo erreproduzitzeko hainbat teknika ikasiko ditugu, hala nola; sakatze teknika edo buztinezko barbotina tratatuarekin iragazte teknika.

Seriean sorturiko piezetan esku hartzeko moduak ere ikusiko ditugu, hala nola moldetik atera ondoren modifikatzea, beste edozein piezarekin lotzea eta aldatzea. Azkenik, dekorazio- eta esmaltatze-teknikak errepasatuko ditugu, gure pieza berriei aplikatu ahal izateko.

*Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.

–Data: (OTS 5/12/19/26) + (MAR 5/12/19/26)

–Ordutegia: Asteazkenetan 18:00-etatik 21:00-etara.

BIMENSUAL_MOLDES

Edukia

  1. Prototipatzeko modu ezberdinak.
  2. Zati bateko moldea egitea.
  3. Bi zatiz osaturiko moldea egitea.
  4. Erreproduzio-teknikak (sakatze prozesua eta iragaztea).
  5. Moldeen bidezko dekorazio-teknikak (monoinprimaketa eta marmoleztatzeak).
  6. Positiboetatik deribatzeko teknikak.
  7. Zeramika-dekorazioko teknikak.