Whatsapp E-maila Instagram

Heze Lantegia

Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.

Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak,  teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.

Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.

Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.

Bi-hilekoa: Tornua eta esmalteak

Saio kopurua: 8

Iraupena: 24 ordu (3 astero)

Prezioa: 288€ + (15€-ko matrikula)*

Deskripzioa

Tornuari eskainitako blokean, keinu bakoitzaren zentzua ulertzen eta gorputzaren, makinaren eta materialaren arteko loturan zentratzen saiatuko gara. Iraunkortasuna eta jarraitasuna landuko ditugu, tornuko teknikaren bitartez hainbat pieza ezberdin egiten ikasiko dugu.

Bloke honen bigarren zatian esmalte zeramikoen inguruko esperimentazioari ekingo diogu. Esmalte gardenetatik abiatuko gara, eta horiei lehengaiak gehituko dizkiegu: koloratzaileak, opazifikatzaileak, testurizatzaileak, ñabarduratzaileak, etab. Horiek guztiak egindako piezei aplikatuko dizkiegu.

*Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.

–Data: (AZA 27)+(ABE 4/11/18)+(URT 8/15/22/29)

–Ordutegia: Asteazkenetan 18:00-etatik 21:00-etara.

BIMENSUAL_TORNO

Edukia

  1. Torneatzea: pella zentratzea, pella irekitzea, hormak igotzea, altuera irabaztea eta forma ematea.
  2. Retorneatze prozesua.
  3. Heldulekuak eta beste elementu batzuk.
  4. Esmalteekin eta lehengaiekin esperimentatzea.
  5. Piezak esmaltatzea.