Whatsapp E-maila Instagram

Heze Lantegia

Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.

Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak,  teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.

Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.

Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.

Bi-hilekoa: Biomaterialak

Saio kopurua: 8

Iraupena: 16 ordu (2 ordu astero)

Prezioa: 288€ + (15€ matrikula)*

Deskripzioa

Material alternatibo, biodegradagarri eta jasangarriak sortzeko eta garatzeko Biomaterialen hastapenetarako tailer bat da, jakin-min handiko kuriosoei zuzendua* dagoena. Tailer honetan, etorkizun birsortzailera hurbiltzen gaituzten praktikak, erreferentziak eta proiektu berritzaileak partekatuko ditugu.

Almidoia, agarra eta alginatoak oinarriz hartuta eta , landare-oinarriak** dituzten hainbat aplikaziotarako errezetak prestatuko ditugu, pigmentu naturalekin lan egingo dugu, eta testurak eta karga organikoak gehituko ditugu, norberaren hondakinak eta hurbileko industria aprobetxatuz.

Pertsona bakoitzaren interes-eremuarekin bat datorren lagin multzo bat garatuko dugu, printzipio teorikoak eta esperimentazioa aplikatuta. Zer eta zergatik lan egin behar den*** material jakin batzuekin gure proiektu pertsonalak garatzeko bilaketa honetan eztabaidatuko dugu .

* Ez da aurretiko ezagutzarik behar ikastaro honetan sartzeko.

** Errezeta guztiak landare-oinarrikoak izango dira, arrautza oskolez egindako proposamen bat izan ezik.

*** Barne hartutako materialak eta oinarrizko tresnak.

Ordutegia:

1 Taldea: Asteazkenetan 11.00-etatik 13.00-etara.

2 Taldea: Ostiraletan 17.000-etatik 19.00-etara.

Datak:  

1 Taldea:  (MAR 5/12/19/26)+(APR 2/9/16/23)

2 Taldea:  (OTS 28)+(MAR 7/14/21/28)+(APR 4/11/25)

BIOMATERIALES_HEZE

Edukia

  1. Biofabrikazioari buruzko teoria: material biziak eta hondakinen birsorkuntza.
  2. Produktuen diseinuaren, altzarien eta modaren, artearen eta artisautzaren arloko proiektuen erreferentziak.
  3. Bioplastikoen, bioehungintzaren, konpositeen, bioharien eta paperaren oinarrizko errezetak.
  4. Manipulatzeko ariketak: Kakorratzeko, txirikordatzeko, mihiztatzeko eta josteko.
  5. Hondakinen baliabideen bilaketa pertsonala.
  6. Hastapeneko proiektu pertsonala.
  7. Artxibatze-formatuko lagina edo saiakuntza- eta errore-koadernoa.