Whatsapp E-maila Instagram

Siku Lantegia

Janztearen inguruan, moda diseinuan eta dekorazioan birpentsatzeko tokia. Gure ideiak sortzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sortu eta ekoizteko gunea, baita modaren industriari buruzko gogoetak egiteko tokia. 

Espazio zabala dugu, joskintzarako makinekin horniturik; puntada zuzeneko makina industrialak, overlock industriala, gaineztagailu industriala, ehunak mozteko mahaia, lisatzeko ekipoa, errematxatzeko makina, etxeko makinak, binilo-ebakitzailea eta bero-xafla…

Zure ideiak gauzatzeko, formak mozteko, fantasiak josteko eta material berriak probatzeko tokia da.

Bi-hilekoa: Patroigintza

Saio kopurua: 8

Iraupena: 24O (3 ordu/astero)

Prezioa: 288€ + (15€-ko matrikula)*

Deskripzioa

Tailer honetan patroigintza-sisteman eta oinarrizko teknika ezberdinekin hasiko gara,  gure proiektuei forma eta egitura emateko.

Bi hilabetetan zehar, jantziak gure anatomiarekiko ulertzen ikasiko ditugu. Oinarri-patroiak sortuko ditugu lehendabiziz, gero hauekin esperimentatu eta transformatuko ditugu gure diseinuak sortzeko.

Talde txikia izango da, ikasle bakoitzaren laguntza zehatza ziurtatzeko.

*Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.

**Prototipoak egiteko beharrezko materialak emango dizkizuegu (patroigintzarako papera eta prototipatzeko oihala).

–1.Data: (AZA 27)+(ABE 4/11/18)+(URT8/15/22/29)

–2.Data: (API 2/9/16/23/30)+(MAI 7/14/21)

–Ordutegia: Asteazkenetan 18.00-etatik a 21.00-etara.

BLOQEU_BI_PATRONAJE

Edukia

  1. Patroi sisteman hasi, oinarrizko kontzeptuak eta materialak.
  2. Gorputzaren neurriak hartzen ikasi.
  3. Oinarri-patroiak egin
  4. Modifikazio teknikak.
  5. Bakoitzaren diseinuaren patroi eta prototipoa glasillan josita.