Whatsapp E-maila Instagram

Heze Lantegia

Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.

Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak,  teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.

Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.

Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.

Urteko LAB-orategia

Saio kopurua: 36

Iraupena: 108H (3 ordu/astero)

Prezioa: 1080€ + (15€-ko matrikula)*

Deskripzioa

Urteko Zeramika Laborategia, A.K.A. Zeramikarien Eskola, bi-hileko bost bloke handitan egituratutako zeramika-teknikei buruzko prestakuntza sakon bat gisa planteatzen da.

Material horrekin lor daitezkeen aukera guztiak biltzen dituen urteko ibilbide bat egitea da asmoa, baita proposamen pertsonalagoak garatzen laguntzea ere, ezagutza praktikoak eta teorikoak konbinatuz. Tailerrean partekatu, esperimentatu, kontzeptualizatu eta pentsatuko dugu nola gauzatu pertsona bakoitzaren ideiak, nahiak eta beharrak.

Azaroan hasten da Modelatze eta pastak blokearekin, materialaren portaera ulertzeko eta materialak ematen dizkigun aukera guztiak ikusteko. Azaroaren amaieratik, bigarren blokean lan egingo dugu, Esmalteak ikusten eta Tornua landuz.

Otsaila eta martxoa Moldeei eta prototipoei eskainiko diegu, formen miaketan eta eskaiolazko moldeen bidezko erreprodukzio prozesuetan murgilduz. Ilustrazio eta dekorazio blokean, apirilean eta maiatzean zehar, teknika piktoriko eta akabera ugarirekin esperimentatuko dugu.

Eta, azkenik, Proiektuak multzoan, gure nahiak eta horiek proiektatzeko moduetan sakonduko dugu.

LABORATORIO_ANUAL

Edukia

  1. Blokea: Modelatzea, zeramikazko pastak eta kolorea. (12 ordu) 
  2. Bloke: Tornua eta esmalteak. (24 ordu). 
  3. Blokea: Moldeak eta prototipoa. (24 ordu) 
  4. Blokea: Ilustrazioa eta dekorazioa. (24 ordu) 
  5. Blokea: Proiektuak. (24 ordu)