Whatsapp E-maila Instagram

Heze Lantegia

Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.

Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak,  teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.

Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.

Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.

Keramika tailerra

Saio kopurua: 4

Iraupena: 10 ordu (2.30 ordu/astero)

Prezioa: 90€ + (15€-ko matrikula)*

Deskripzioa

Tailer erregularraren bidez, zeramika-prozesuen oinarrizko kontzeptuak hurbildu nahi ditugu, ingurunean moldatzeko eta proiektu pertsonalak autonomiaz garatu ahal izateko.

Hiru hilean behingo ikastaroa da, bi mailaz osatua: hastapena eta aurreratua. Bertatik zeramikari buruzko prozesuak izaera hibridoarekin eta esperimentalarekin ikastea helburu duten ariketak planteatzen ditugu.

CERAMICA_REGULAR

Edukia

  1. Piezak eraikitzeko eta modelatzeko teknikak: atximurka, txurroak, hustuketa eta plantxak.
  2. Zeramika-oreen azterketa: gaitasunak eta mugak.
  3. Akaberak eta dekorazio-teknikak: engobeak, oxidoak eta esmalteak.
  4. Piezak eskaiolazko moldeen bidez egitea eta horiek isurtzeko eta estutzeko teknikaren bidez erreproduzitzea.